EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA HARATAGO
Bai nire ustez hau jarri beharko genuke:
Azken urte hauetan, EHIGE, BIHE eta Sarean elkarteak, Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari begira, elkarrekin lanean ari gara.
Euskal Herriko Irakaskuntza Publikoak planteatuta dauzkan erronka nagusien eta eskaeren aurrean, datozen urteei begira hainbat helburu eta zehaztasun definitu ditugu euskal hezkuntzaren edozein proiektu, eztabaida, edo plan egiterako orduan. berauek erreferentzia garrantzitsua izan daitezen
Burutu ditugun lanen artean, Etorkizunerako Erronkei buruzko dokumentua gauzatu dugu.
Une honetan, hausnarketa prozesuarekin jarraituz eta hezkuntza komunitatearen parte hartzea bultzatu nahian, aipatu dokumentua sozializatu nahi dugu eta horretarako zure parte hartzea eta lankidetza eskatu eta eskertu nahi dizugu.
Hori dela eta, zuri eskatzen dizugun laguntza, dokumentua irakurtzea eta behin irakurri ondoren, horrela nahi izanez gero, iritziak, ekarpenak, iradokizunak edota iruzkinak gure eskuetan jartzea izango litzateke.
Descárgate el documento: Euskal Eskola Publikoa Haratago_es